LH 3-4 ERLIJIO: HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA OSPATUZ!

Azken bi asteetan zehar, azaroaren 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna zela probestuz Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako ikasleok aipatutako eskubideak zeintzuk diren ikasteko eta errebindikatzeko eskulan bat egin dugu.

Horretarako kartulinazko lore handi bat egin dugu eta hau apaindu eta gero, bere petaloetako bakoitzean Haureen Eskubide bat idatzi dugu. Horrekin batera, gure burua deskribatzen dituzten sentimendu eta emozioak ere idatzi ditugu (alaia, sentibera, txeratsua, burugogorra…).

Hemen dituzue gure lanaren emaitzak, espero dugu zuen gustokoak izatea!!!

Argazkiak ikusteko irudian edo hemen sakatu. Para ver más fotos haz click aquí o en la imagen.