LH 2. maila A: Suhiltzaileak

Apirilaren 12an Suhiltzaileen parkera joan ginen. Gauza asko ikusi eta ikasi genituen eta hagitz ongi pasa geneuen!!!

Gainera opari eta guzti egin ziguten!!!

Argazki guztiak ikusteko irudian sakatu / Haz clic en la imagen para ver todas las fotos

Suhiltzaile izan nahi dut – Pirritx eta Porrotx

Kaskoa jantzi buruan, bota handiak oinetan,
jaka eta praka lodiak, soinean zangoetan.
Eskularruak estutu, tutu malgutik heldu.
suhiltzaile bonbero izan nahi dut, tututik heldu!

Bozgorailutik entzun da larrialdi abisua,
taupaka daukat bihotza, nonbait piztu da sua
barratik irristan jaitsi, igo azkar kamioira,
sirenaren hotsaz zugana goaz.

Nino, nino, nino sirena
nino distiratsu ozena
noni, noni, kendu paretik
kamioiak ez du pasatzerik
zalapartaka iritsi gara ninoninoninoni!

Perretxikotan galduta, bila joango gatzaizu,
leizulotik osorik aterako zaitugu,
lasaitu zaitez, bagoaz sokaz rappel eginez
Eskerrik asko, lagundu mesedez, ai, ai, mesedez!

Katutxoa zuhaitzetik erreskatatu dugu,
erleak kale-erditik etxeratu ditugu.
uholdeak direla ta bakarturik bazaude,
txalupaz arraun eginda hemen gaude.

Nino, nino, nino sirena
nino distiratsu ozena
noni, noni, kendu paretik
kamioiak ez du pasatzerik
zalapartaka iritsi gara ninoninoninoni!

Kotxea hartuta bazoaz, brum-brum ziztu bizian,
errepidetik atera zara bihurgunean
lata-irekigailuarekin libratu zaitugu
sardinaren antzera, txoriburu, ai, txoriburu!

Ez gora, ez behera zaude igogailuan preso,
bost minututan askatuko zaitugu, akaso.
Amama oihuka ari da zazpigarren pisutik
eskaileraz jairsi dugu ke artetik.

Burua hotz-hotza daukat, arin-arinak oinak
bihotza bero-beroa, laguntzeko gogoa.
Handitan zer izango naizen jakin nahi baduzu,
suhiltzaile bonbero
suhiltzaile bonbero
suhiltzaile bonbero izan nahi dut!

LH 2. maila A: Barañaingo auditorioa

Martxoaren 21ean kontzertu-antzezlan batera joan ginen, Barañaingo Auditoriora, eta bertan Grimm anaiek jaso zuten ipuin bat, Jostuntxo ausarta, ikusi eta entzun egin genuen, bi antzezleaz gain zortzi musikariek osatutako ganbera orkestra zegoelako.

Oso polita izan zen!

Argazki guztiak ikusteko irudian sakatu / Haz clic en la imagen para ver todas las fotos