4. mailako kanpaldia

Urriaren 25 eta 26an 4.mailako ikasleak kanpaldira joan ginen Beirera. Lehen egunean, lehen geldialdia Oliteko gaztelua bisitatzeko egin genun. Bertako txoko ezberdinak bisitatu eta bazkaldu ostean, Beirera abiatu ginen. Bertan, arratsaldea monitore ezberdinekin igaro genuen eta gainera Erdi Aroan murgiltzeko aukera bikaina izan genuen zenbait mozorro eta joku eginez. Afalostean berriz, diskotekan nahiko dantza egin genuen!!

Hurrengo egunean, ondo gosaldu eta mahats bilketarekin hasi ginen, ondoren zapaldu eta mostoa egiteko. Ederki pasatu genuen, errepikatzeko modukoa!!!

Argazkiak ikusteko irudian edo hemen sakatu