ARGA IBAIKO PARKEAREN BIZITZA EZAGUTZEN

Astearte, ostegun eta ostiralean, 3.mailako ikasleak Atarrabia ibaiko eremura joan ginen. Goizean zehar, Arga inguruko paisaia behatzen aritu ginen, ingurunea esploratuz. Gainera, bertan bizi diren biztanle ohikoenak ezagutu genituen eta baten-bat ikusi ere! Zuhaitz ezberdinak identifikatzeko aukera ere izan genuen. Amaitzeko, ikasitakorekin zenbait jolas egin genituen eta autobusa itxoin bitartean, parkean eta inguruan jolastu genuen. Beti ere, ingurua errespetatuz eta zainduz! / El martes, jueves y viernes, los alumnos y las alumnas de 3º de primaria visitamos la zona del río Atarrabia. A lo largo de la mañana estuvimos observando el paisaje que rodea el Arga, explorando el entorno. Además, conocimos y pudimos ver a los habitantes más habituales de la zona. También pudimos identificar diferentes árboles. Para finalizar, hicimos varios juegos y jugamos en el parque y en los alrededores mientras esperábamos el autobús. ¡Siempre respetando y cuidando el entorno!

Sakatu irudian argazki gehiago ikusteko.

San Pedro museoa

LH1.mailako ikasleak San Pedro museoan egon ginen hondakinen birziklaia eta zaborra zein edukiontzian bota ikasten. Oso interesgarria izan zen. / Los alumnos y las alumnas de primero de primaria fuimos al Museo San Pedro para aprender como se reciclan los residuos y en que contenedor se tira la basura. Fue muy interesante.

Sakatu irudian argazki gehiago ikusteko

HH 3. maila BARATZA

Pasa den astean baratzera joan ginen. Tomateak eta orburuak landatu genituen. Noizean behin, zerbait ateratzen den begiratuko dugu. Primeran pasatzen dugu baratzeko lanak egiten! / La semana pasada fuimos otra vez a la huerta. Plantamos tomates y alcachofas. De vez en cuando iremos a mirar si sale algo. ¡Qué bien nos lo pasamos haciendo los trabajos de la huerta!

Sakatu irudian argazki gehiago ikusteko.

HH 3.maila TXOKO MOREAN

Apirilean TXOKO MOREAN izan ginen. Txoko honen helburu nagusia berdintasuna aldarrikatzea da baita hausnarketarako eta eztabaidarako espazio bat sortzea ere. Hasieran hor dauden ipuinak begiratu genituen eta beranduago bi aukeratu genituen “Gora koloretako azazkalak” eta “Ametsek bi ama ditu”. Entzun eta gero beraiei buruzko ideiak eta iritziak azaldu genituen. Oso gustura egon ginen. / En abril estuvimos en el TXOKO MORADO. El objetivo principal de este rincón es reivindicar la igualdad y crear un espacio de reflexión y debate. Al principio miramos los cuentos que hay y más tarde elegimos dos “Gora koloretako azazkalak” (Vivan las uñas de colores) y “Ametsek bi ama ditu” (Amets tiene dos mamás). Después de escucharlos, expusimos ideas y opiniones sobre ellos. Estuvimos muy a gusto.

Sakatu irudian argazki gehiago ikusteko.

HH 3.maila baratzean

Udaberriarekin batera, landaketa prozesuan murgilduta gaude. Fatimaren laguntzarekin eskolan tomate txerriak landatu genituen. Ea hazten ikusteko aukera dugun, eta nola ez, jateko ere!/ Esta primavera estamos sumergidos en el proceso de siembra y plantación. Por ello, gracias a la ayuda de Fátima, hemos plantado tomates cherry. Esperamos poder verlos crecer y como no, poder probarlos también.

Sakatu irudian argazki gehiago ikusteko.

HUTSUN TXALAPARTA

Aste honetan HUTSUN TXALAPARTA taldeko bisita izan dugu eskolan. LHko 6.mailako neska mutilek Kontzertu Didaktiko batean parte hartzeko aukera izan dute. Bertan, Txalapartaren historia ezagutzeaz gain, material ezberdinetako txalapartak entzun ditugu eta ezagutu ditugu. Txalaparta jotzeko teknika erabiliz Tobera eta Kirikoketaren joaldiak ere entzun ditugu. / Esta semana el alumnado de 6º de Educación Primaria ha recibido la visita del grupo de TXALAPARTA HUTSUN. Nos han ofrecido un concierto didáctico en el cual además de explicarnos la historia de la Txalaparta hemos podido escuchar la txalaparta de diferentes materiales y hemos tenido la ocasión de conocer y escuchar también la Tobera y Kirikoketa.

Sakatu irudian argazki gehiago ikusteko.