LH4C – LH1: Elkartrukea antzerkia

Liburu egunarekin lotuta, ipuin klasikoei loturiko antzerkiak egin zizkieten LH 4koek LH 1eko ikasleei. Hona hemen, aurreko osteguneko elkartrukeko saioan C taldeak egindako “Bremengo Musikariak” eta “Txanogorritxo”-ren antzerkien bideoak. Oso ondo pasatu zuten. Primerako aktoreak ditugu gelan!

En la semana del libro, el alumnado de 4ºC representó dos teatros basados en los cuentos tradicionales, “Caperucita Roja” y “Los músicos de Bremen” al alumnado de 1º primaria . ¡Tenemos unos actores de primera! Disfrutad de los videos.

4. mailako kanpaldia

Urriaren 25 eta 26an 4.mailako ikasleak kanpaldira joan ginen Beirera. Lehen egunean, lehen geldialdia Oliteko gaztelua bisitatzeko egin genun. Bertako txoko ezberdinak bisitatu eta bazkaldu ostean, Beirera abiatu ginen. Bertan, arratsaldea monitore ezberdinekin igaro genuen eta gainera Erdi Aroan murgiltzeko aukera bikaina izan genuen zenbait mozorro eta joku eginez. Afalostean berriz, diskotekan nahiko dantza egin genuen!!

Hurrengo egunean, ondo gosaldu eta mahats bilketarekin hasi ginen, ondoren zapaldu eta mostoa egiteko. Ederki pasatu genuen, errepikatzeko modukoa!!!

Argazkiak ikusteko irudian edo hemen sakatu