Liburuaren eguna dela eta, “Elkartrukean” saioa izan dugu. Hasieran gure gelan elkartu gara eta gero bi taldetan banatu.Ondoren, bikoteek asmatutako ipuinak irakurri dizkigute.Bukatzeko, marrazki eta orri-markatzaileak ere oparitu dizkigute.Zein artistak diren!
Coincidiendo con la celebración del día del libro hemos realizado otra sesión de “elkartrukean”.Primero han venido a nuestra gela y después nos hemos dividido en dos grupos.A continuación nos han leído cuentos inventados por ellos y ellas.Para finalizar nos han regalado dibujos y marcapáginas.¡ Qué artistas son!
Argazki guztiak ikusteko irudian sakatu / Haz clic en la imagen para ver todas las fotos
Argazki guztiak ikusteko irudian sakatu / Haz clic en la imagen para ver todas las fotos
Maiatzaren 7an Euskalerria Irratira joan ginen. Irratia barrutik ezagutu genuen: esataria, soinu-teknikaria…eta irratsaio batean parte hartzeko aukera ere izan genuen!
Apirilaren 12an Suhiltzaileen parkera joan ginen. Gauza asko ikusi eta ikasi genituen eta hagitz ongi pasa geneuen!!!
Gainera opari eta guzti egin ziguten!!!
Argazki guztiak ikusteko irudian sakatu/ Haz clic en la imagen para ver todas las fotos
Suhiltzaile izan nahi dut – Pirritx eta Porrotx
Kaskoa jantzi buruan, bota handiak oinetan,
jaka eta praka lodiak, soinean zangoetan.
Eskularruak estutu, tutu malgutik heldu.
suhiltzaile bonbero izan nahi dut, tututik heldu!
Bozgorailutik entzun da larrialdi abisua,
taupaka daukat bihotza, nonbait piztu da sua
barratik irristan jaitsi, igo azkar kamioira,
sirenaren hotsaz zugana goaz.
Nino, nino, nino sirena
nino distiratsu ozena
noni, noni, kendu paretik
kamioiak ez du pasatzerik
zalapartaka iritsi gara ninoninoninoni!
Perretxikotan galduta, bila joango gatzaizu,
leizulotik osorik aterako zaitugu,
lasaitu zaitez, bagoaz sokaz rappel eginez
Eskerrik asko, lagundu mesedez, ai, ai, mesedez!
Katutxoa zuhaitzetik erreskatatu dugu,
erleak kale-erditik etxeratu ditugu.
uholdeak direla ta bakarturik bazaude,
txalupaz arraun eginda hemen gaude.
Nino, nino, nino sirena
nino distiratsu ozena
noni, noni, kendu paretik
kamioiak ez du pasatzerik
zalapartaka iritsi gara ninoninoninoni!
Kotxea hartuta bazoaz, brum-brum ziztu bizian,
errepidetik atera zara bihurgunean
lata-irekigailuarekin libratu zaitugu
sardinaren antzera, txoriburu, ai, txoriburu!
Ez gora, ez behera zaude igogailuan preso,
bost minututan askatuko zaitugu, akaso.
Amama oihuka ari da zazpigarren pisutik
eskaileraz jairsi dugu ke artetik.
Burua hotz-hotza daukat, arin-arinak oinak
bihotza bero-beroa, laguntzeko gogoa.
Handitan zer izango naizen jakin nahi baduzu,
suhiltzaile bonbero
suhiltzaile bonbero
suhiltzaile bonbero izan nahi dut!
Martxoaren 14 Planetariora joan ginen Unibertsoari buruzko gauzak ikastera. Oso irteera polita izan zen eta ondoko parkean egoteko denbora ere hartu genuen.
Argazki guztiak ikusteko irudian sakatu/ Haz clic en la imagen para ver todas las fotos
Martxoaren 21ean kontzertu-antzezlan batera joan ginen, Barañaingo Auditoriora, eta bertan Grimm anaiek jaso zuten ipuin bat, Jostuntxo ausarta, ikusi eta entzun egin genuen, bi antzezleaz gain zortzi musikariek osatutako ganbera orkestra zegoelako.
Oso polita izan zen!
Argazki guztiak ikusteko irudian sakatu/ Haz clic en la imagen para ver todas las fotos