Ostiralean, haur bakoitzak bere fruta brotxeta prestatu zuen! Ze goxoa zeuden! Poliki-poliki handitzen ari gara! On egin!! / El viernes para almorzar, cada niña y niño preparó su brocheta de fruta. ¡Qué rico estaba todo! ¡Poco a poco nos vamos haciendo mayores! On egin!!
Hilabetea: abendua 2022
TXOKOLATADA GOXOA
Aurreko ostiralean gabonetan murgiltzeko, HH 1A eta LH 6A geletako ikasleok hamaiketako berezia prestatu genuen: TXOKOLATEDUN – FRUTA BROTXETAK . Dastagarriak benetan! Hona hemen, fruta jaten ere, disfrutatu daitekeela ziurtatzen duen bideoa! / El viernes pasado, para sumergirnos en la navidad, el alumnado de las aulas 1ºA EI y 6ºA EP preparamos un almuerzo especial: BROCHETA DE FRUTAS CON CHOCOLATE. ¡Qué ricas! ¡He aquí un vídeo que asegura que se puede disfrutar comiendo fruta!
Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizpait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena.
EGUNERO DA EUSKARAREN EGUNA!!
ZAINDU DEZAGUN MAITE DUGUN HORI!!