Gure eskolan dugun ohiturari jarraituz, ikasturteari amaiera emateko KANTUZ eguna ospatu dugu gure auzoan. Ikasleak Elkartrukeko bikoteekin abesteko aukera izan dute, prestutasun ederra erakutsiz!! Familiak, ikasle ohioak, Arrotxapea Kantuzeko kideak eta auzokideak gure ondoan izan ditugu. Egun bikaina izan da! mila esker gurekin Kantuz ospatzera etortzeagatik! / Siguiendo con la costumbre de la escuela, hemos celebrado en nuestro barrio el día KANTUZ para cerrar el curso escolar. El alumnado ha tenido la oportunidad de cantar con sus compañeras y compañeros de Elkartruke mostrando su buena disposición!! Familias, ex alumnas, miembros de Arrotxapea Kantuz y vecinas y vecinos han estado a nuestro lado. ¡Ha sido un gran día! ¡Muchas gracias por venir a celebrar Kantuz con nosotras y nosotros!
Kategoria: HH 1.maila
BROTXETAK EGITEN ETA JATEN (HH 1.B)
Ostiralean, haur bakoitzak bere fruta brotxeta prestatu zuen! Ze goxoa zeuden! Poliki-poliki handitzen ari gara! On egin!! / El viernes para almorzar, cada niña y niño preparó su brocheta de fruta. ¡Qué rico estaba todo! ¡Poco a poco nos vamos haciendo mayores! On egin!!
TXOKOLATADA GOXOA
Aurreko ostiralean gabonetan murgiltzeko, HH 1A eta LH 6A geletako ikasleok hamaiketako berezia prestatu genuen: TXOKOLATEDUN – FRUTA BROTXETAK . Dastagarriak benetan! Hona hemen, fruta jaten ere, disfrutatu daitekeela ziurtatzen duen bideoa! / El viernes pasado, para sumergirnos en la navidad, el alumnado de las aulas 1ºA EI y 6ºA EP preparamos un almuerzo especial: BROCHETA DE FRUTAS CON CHOCOLATE. ¡Qué ricas! ¡He aquí un vídeo que asegura que se puede disfrutar comiendo fruta!
Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizpait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena.
EGUNERO DA EUSKARAREN EGUNA!!
ZAINDU DEZAGUN MAITE DUGUN HORI!!
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur eskolan emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna aldarrikatu dugu. / Hoy en la escuela, hemos reivindicado el día internacional contra la violencia hacia las mujeres.
Martxan da EUSKARALDIA!
Hizkuntza-ohituretan euskarari toki gehiago ematen hasteko eta familian euskararen erabilera areagotzeko aukera polita. Hitzez ekiteko garaia! / Una bonita oportunidad para empezar a dar más espacio al euskera en los hábitos lingüísticos y aumentar su uso en la familia. Hitzez ekiteko garaia!