Euskararen Nazioarteko Eguna

Egin klik irudian argazki gehiago ikusteko.

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizpait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

 Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena.

EGUNERO DA EUSKARAREN EGUNA!!

ZAINDU DEZAGUN MAITE DUGUN HORI!!

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur eskolan emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna aldarrikatu dugu. / Hoy en la escuela, hemos reivindicado el día internacional contra la violencia hacia las mujeres.

Egin klik irudian argazki gehiago ikusteko.

Martxan da EUSKARALDIA!

Hizkuntza-ohituretan euskarari toki gehiago ematen hasteko eta familian euskararen erabilera areagotzeko aukera polita. Hitzez ekiteko garaia! / Una bonita oportunidad para empezar a dar más espacio al euskera en los hábitos lingüísticos y aumentar su uso en la familia. Hitzez ekiteko garaia!

Egin klik irudian argazki gehiago ikusteko.

Patxi Larrainzar nesken futbol taldea

Larunbat honetan hasi da Futbol Txiki liga txapelketa, eta aurten gure eskolan neskez osatutako lehen taldea parte hartuko du. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako neskak eta haien entrenatzaileak, ikastetxeko ikasle ohiak, indar eta ilusio handiz atera ziren zelaira; eskolako familiek armailak bete zituzten. Taldearentzat gozamen handiko urtea izatea espero dugu. Aupa Patxi Larrainzar nesken futbol taldea! / Este sábado comenzó la liga de fútbol txiki en la que este año toma parte el primer equipo completo femenino de nuestra escuela. Las chicas de 3° y 4° primaria y sus entrenador@s, antigu@s alumn@s del centro, salieron al campo con mucha fuerza e ilusión acompañadas de una grada llena de familias de la escuela a las que ilusionaron con su juego. Esperamos que sea un año de mucho disfrute para el equipo. Aupa Patxi Larrainzar futbito nesken taldea!