Gure eskolan dugun ohiturari jarraituz, ikasturteari amaiera emateko KANTUZ eguna ospatu dugu gure auzoan. Ikasleak Elkartrukeko bikoteekin abesteko aukera izan dute, prestutasun ederra erakutsiz!! Familiak, ikasle ohioak, Arrotxapea Kantuzeko kideak eta auzokideak gure ondoan izan ditugu. Egun bikaina izan da! mila esker gurekin Kantuz ospatzera etortzeagatik! / Siguiendo con la costumbre de la escuela, hemos celebrado en nuestro barrio el día KANTUZ para cerrar el curso escolar. El alumnado ha tenido la oportunidad de cantar con sus compañeras y compañeros de Elkartruke mostrando su buena disposición!! Familias, ex alumnas, miembros de Arrotxapea Kantuz y vecinas y vecinos han estado a nuestro lado. ¡Ha sido un gran día! ¡Muchas gracias por venir a celebrar Kantuz con nosotras y nosotros!
Kategoria: HH 3.maila
BARATZEA ETA KONPOSTA
HH 3.mailako lagunak Fatimarekin cherry tomateak landatzen eta konposta egiten aritu gara. / El alumnado de 3º de infantil ha estado plantando tomates cherry y haciendo compost con Fátima.
ASTITZKO KANPALDIA
Martxoaren 29an eta 30ean Haur Hezkuntza 3. mailako ikasleak Astitzen izan ginen. Larraungo herri txiki euskaldun honetan naturaz gozatzeko aukera izan genuen. Mendukiloko kobazuloa bisitatu genuen, eta bertan, besteak beste, saguzarrak ikusi genituen. Jarduera dibertigarriz betetako eguna izan zen eta bukatzeko diskotekan dantza gustura egin genuen Biharamunean eguraldi ederra lagun izanik, inguruko zelai eta basoetan barrena ibili ginen. Primeran pasatzeaz gain gauza asko ikasi genituen. / Los días 29 y 30 el alumnado de 3º de Educación Infantil fuimos a Astitz. En este pueblo euskaldún de Larraun disfrutamos de la naturaleza. Visitamos la cueva de Mendukilo y entre otras cosas, vimos murciélagos. Fué un día lleno de actividades divertidas y para terminar fuimos a bailar un rato a la discoteca. Al día siguiente, el buen tiempo nos acompañó para hacer un paseo por el monte. Además de pasarlo genial aprendimos un montón de cosas.
Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizpait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.
Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena.
EGUNERO DA EUSKARAREN EGUNA!!
ZAINDU DEZAGUN MAITE DUGUN HORI!!
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur eskolan emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna aldarrikatu dugu. / Hoy en la escuela, hemos reivindicado el día internacional contra la violencia hacia las mujeres.
Martxan da EUSKARALDIA!
Hizkuntza-ohituretan euskarari toki gehiago ematen hasteko eta familian euskararen erabilera areagotzeko aukera polita. Hitzez ekiteko garaia! / Una bonita oportunidad para empezar a dar más espacio al euskera en los hábitos lingüísticos y aumentar su uso en la familia. Hitzez ekiteko garaia!
ELKARTRUKEA HH 3. A eta LH 5. A
Aurreko batean eskolako gure bikoteen bisita jaso genuen gelan. Bikoteak elkar ezagutzeko jolas polita proposatu ziguten 5. mailako ikasleek. Gelara etorri aurretik, aurrez apaindu eta erditik moztutako bihotz erdiak helarazi zizkiguten. Ondoren, gure gelara iritsi zirenean Haur Hezkuntzako ikasle bakoitzak bere bihotz erdiaren osagarria aurkitu behar zuen bikotea nor zuen jakiteko. Aurkitu eta elkar agurtu ondoren, bikoteka bihotzak paper batean itsasi eta apaindu zituzten. Une politak eta unkigarriak suertatu ziren benetan! Gustura geundenez, elkarrekin gelako espazio eta material ezberdinarekin jolasteko probestu genuen. Hurrengo elkartrukearen zain gaude dagoeneko! Laister arte bikoteak. / El otro día recibimos la visita de nuestras parejas de Elkartrukean en clase. El alumnado de 5ºA nos propuso un bonito juego para conocer a las parejas. Antes de venir al aula, decoraron corazones que cortaron por la mitad. Después, repartieron entre el alumnado de Infantil las mitades de dichos corazones. Cuando llegaron a nuestra clase cada alumna y alumno de Educación Infantil tenía que encontrar el complemento de su medio corazón para saber quién era su pareja. Después de encontrarse, las parejas pegaron sus corazones en un papel. Como estábamos a gusto, aprovechamos para jugar y seguir conociéndonos. ¡Que agusto hemos estado! Laister arte bikoteak.
MENDILLORRIKO UR BILTEGIRA IRTEERA, HH 3. maila
Pasa den ostegunean Mendillorriko ur biltegian izan ginen. Bertan, naturako elementuekin gozatzeaz gain, ur biltegiak ikusi eta ur zikloaren inguruan gauza asko ikasi genituen. Oso gustura egon ginen. / El pasado jueves estuvimos en el depósito de agua de Mendillorri. Allí, además de gozar de los elementos de la naturaleza, vimos los depósitos de agua y aprendimos muchas cosas sobre el ciclo del agua. Lo pasamos muy bien.
ELKARTUKEA LH 5ºB Y HH 3ºA
Oso egun polita pasa genuen 5 urteko lagunekin. Beraien gelara jaitsi eta momentu goxo eta zoragarriak bizi izan genituen. / El otro día pasamos un día muy bonito con los amigos y las amigas de 5 años. Bajamos a su clase y vivimos momentos maravillosos.