IRATI URRUZOLA

Pasa den astean, Irati Urruzola Osasunako jokalaria 4.mailako ikasleekin egon zen. “Emakumeak eta kirola ” izenburu zuen hitzaldian, bere ibilbide profesionalaz eta bidean izan dituen oztopo, egoera eta esperientziaz aritu zen. Gero, saio praktiko bat ere jaso genuen. Eskerrik asko Irati! / La semana pasada la jugadora de Osasuna Irati Urruzola visitó al alumnado de 4°. Bajo el título de “Mujeres y deporte” nos ofreció una charla donde nos habló de su carrera profesional y de los obstáculos y experiencias que ha vivido. Después, pudimos disfrutar de una sesión práctica de fútbol. Eskerrik asko Irati!

Egin klik irudian argazki gehiago ikusteko.

AILEEN RIPA

Martxoak 8 aldarrikatzeko, ostiralean Aileen Ripa, eskubaloi jokalari nafarra, 2. mailako ikasleekin egon zen eskolan. Neska kirolariei buruz eta eskubaloiari buruz asko ikasi dugu eta primeran pasa dugu berarekin eskubaloira jolasten. / Para reivindicar el día 8 de marzo, el viernes nos visitó Aileen Ripa, jugadora de balonmano navarra, con la que hemos aprendido mucho sobre el deporte femenino y el balonmano. Nos lo hemos pasado genial jugando a balonmano con ella.

Egin klik irudian argazki gehiago ikusteko.

ELKARTRUKEA HH2B-LH5A

Aurten H.H. 2. mailan inauterietan sorginez mozorrotu gara. Otsailaren 9an elkartrukeko lagunak gure gelara etorri ziren erratza prestatzen laguntzera. Beti zuekin elkartzeko gogoz izaten gara. Mila esker laguntzarengatik! / Este curso en 2º de EI en Carnaval nos hemos disfrazado de brujas. El día 9 de febrero vinieron a nuestra clase nuestros amig@s de 5º E.P. Nos ilusiona muchísimo el juntarnos. ¡Eskerrik asko por vuestra ayuda!

Egin klik irudian argazki gehiago ikusteko.

ELKARTRUKEA HH 2.A ETA LH 6.C

Astelehenean gure bikotekideekin egon ginen. Inauterietan sorginez mozorrotuko gara eta erratzak egiten lagundu ziguten. Bukatu ondoren, txokoetara jolastera joan ginen. Primeran pasa genuen! Eskerrik asko bikoteak! / El lunes estuvimos con nuestras parejas. En carnaval nos vamos a disfrazar de brujas y vinieron a ayudarnos a hacer las escobas. Cuando las terminamos fuimos a jugar a los rincones. ¡Qué bien lo pasamos! ¡Muchas gracias parejas!

Egin klik irudian argazki gehiago ikusteko.

TXOKOLATADA GOXOA

Aurreko ostiralean gabonetan murgiltzeko, HH 1A eta LH 6A geletako ikasleok hamaiketako berezia prestatu genuen: TXOKOLATEDUN – FRUTA BROTXETAK . Dastagarriak benetan! Hona hemen, fruta jaten ere, disfrutatu daitekeela ziurtatzen duen bideoa! / El viernes pasado, para sumergirnos en la navidad, el alumnado de las aulas 1ºA EI y 6ºA EP preparamos un almuerzo especial: BROCHETA DE FRUTAS CON CHOCOLATE. ¡Qué ricas! ¡He aquí un vídeo que asegura que se puede disfrutar comiendo fruta!

Egin klik irudian bideoa ikusteko.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Egin klik irudian argazki gehiago ikusteko.

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizpait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

 Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena.

EGUNERO DA EUSKARAREN EGUNA!!

ZAINDU DEZAGUN MAITE DUGUN HORI!!