
2023/2024 IKASTURTEAREN INFORMAZIO GARRANTZITSUA:
- Eskolako egutegia: irailaren 8an ikasturtea hasiko da.
- Testuliburuak: datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako ikasleek (LH 1.mailakoak izan ezik), Ingelesako Activity Book erosi beharko dute.
- Ikasleen materiala: Ikasleek ekarri beharrekoa:
- Haur Hezkuntza: poltsa txikia eta plastikozko edalontzia (bietan izena jarrita).
- Lehen Hezkuntza: bakarrik bizkar-zorroa (estutxea ez da ekarri behar).
Gero eta gutxiago gelditzen da ikasturte berrirako! Zuen zain gaude!
Aurten erretiroa hartuko duen Fatima lankidea omendu dugu. Mila esker, Fatima, Patxi Larrainzar eskolaren izenean eta disfrutatu hemendik aurrerako ibilbidean!
https://patxilarrainzar.educacion.navarra.es/web/blog/2023/07/04/4324/
IKASTURTEKO AZKEN EGUNA
Hemen duzue LHko 6.mailako ikasleek eskolako etapa agurtzeko prestatu duten kantaren bideoa. Nogen taldearen “zuek” melodia oinarritzat hartuta, letra eta koreografia ikasleek sortu dute.
https://patxilarrainzar.educacion.navarra.es/web/blog/2023/06/20/4288/