SU ETENAREN ALDE Administraria · 2024-01-26 · Leave a Comment Eskolako langileak Palestinan bakea, berehalako su-eten iraunkorra eta hezkuntzarako eskubidearen alde kontzentrazioa egingo dugu, ostegunero, 8:50etan, Ate Gorrian.
TXOKO TXIKIA Administraria · 2024-01-25 · Leave a Comment Guraso Elkarteari eta parte hartu zenuten familiei eskerrak eman nahi dizkizuegu atzo ate horiko Txoko Txikiko lurra jartzeagatik. Zuen laguntzari esker, eskolak txikientzat txoko atseginago bat du.Mila esker auzolanagatik!
GURE ERAKUSKETA TXOKOA – BIKOTEKA LANEAN (HH 3) Administraria · 2024-01-22 · Leave a Comment Haur Hezkuntza 3. mailako ikasleok erakusketa prestatu dugu. Bertan, gelan eta esperimentazio gelan bikoteka egindako lan ezberdinak ikusteko aukera eskaintzen dizuegu. Oso gustura aritu gara!
HONDAKINEKIN LANEAN (LH 2) Administraria · 2024-01-22 · Leave a Comment Urtarrilaren 9an Mankomunitatekoak gurekin egon ziren eta hondakinekin lan politak egin genituen.