

https://patxilarrainzar.educacion.navarra.es/web/blog/2024/05/30/4966/
Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
LH 5. mailako ikasleek OpenLab proiektuaren barruan auzoan egiten ari den horma-irudi kolaboratiboan parte hartu dute. Oraingo honetan, horma-irudia Compasión-Escolapios ikastetxeko horma batean egiten ari da. Asmoa, auzoko lau ikastetxeetako ikasleek parte hartzea da eta datozen ikasturteetan gainerako ikastetxeetan beste horma-irudi batzuk egitea da.
Aurreko astelehenean, maiatzak 6, bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak ingeleseko antzerki batera joan ginen Ezkaba eskolakoekin batera. Antsoaingo antzokian izan zen. Primeran pasa genuen ingelesa ikasten! “The wardrobe monster” eta “Wild, wild west”ikusi genituen.