Sendagai bat behar baduzu, LH4. mailakoek edozertarako erremedioa dute.
Archives for maiatza 2023
ESKOLAKO EUSKARA IKASTEKO TALDEA
Datorren maiatzaren 29tik ekainaren 14ra matrikula irekia egongo da Patxi Larrainzar A1+ taldean matrikula egiteko.
Astelehen, astearte eta ostegunetan klaseak 15:00etatik 16:30era izango dira, urritik maiatzaren bukaera arte.
Taldea aurrera ateratzeko garrantzitsua da izena ematea eta matrikula ordaintzea, irailean ezabatzeko aukera izango da eta inskripzio tasa berreskuratzeko aukera izango da. Deskontuak eta laguntzak eskolan edo guraso elkarteko arduradunei galdetu.
Hurrengo urterako ez da talde berririk sortu hezkuntza departamenturen murrizketen ondorioz. Hurrengo ikasturtera begira talde berriak sortzeko hamabi pertsona beharko dira ordutegi eta maila berean.
Matrikula (Web orria)
Animatu eta izena eman!
SOLERA-ko lagunekin jolas tradizionalak
ATARRABIAKO IBAI PARKEA
HAUR HEZKUNTZA 2. MAILA PERU-HARRIN
Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Peru-Harrin izan ginen. Iñaki Perurenarekin herri kirolak, euskal pertsonaia mitologikoak, paraje ederrak… ikusi eta ikasi genituen. Bazkaltzeko Leitzako plazara joan ginen eta gero parkean jolastu ginen. Egun ederra pasa genuen!