Urtero bezala, gure eskolak liburuaren eguna ospatu nahi izan du. Ikastetxeko maila guztiek ekintza ezberdinak egin dituzte. Hona hemen egindako lan horien laburpen txiki bat.
Gure HH 1. mailako ikasleak artista batzuk dira. Musikan zein akrobazietan dituzten gaitasunak poliki-poliki garatzen ari dira, ongi pasatuz eta haien buruekiko konfidantza hartuz.