Azaroaren 5ean, Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleek Naroa Iturain pilotariaren bisita izan genuen. Gauza berri asko ikasi genituen pilotaren munduari buruz: frontoi motak, joko modalitate desberdinak, erabiltzen den materiala… Gainera, berak ekarritako materiala ikusteko eta ukitzeko aukera ere izan genuen. Oso une polita eta interesgarria izan zen!
Archives for azaroa 2024
ESKOLA MATERIAL BILKETA – VALENTZIAKO UHOLDEAK
Atzo arratsaldean, NIZE Elkarteko ikastetxeek Eskola Material eta Bilketa solidarioari esker, bi furgoneta beteta Valentziara bidali genituen. Eskerrik asko guztioi!