Azken egun hauetan “LANDAREAK” gaia lantzen aritu izan gara. Gaiaren inguruan gauzatu ditugun jarduera ezberdinen irudiak partekatu nahi ditugu zuekin.
Psikomotrizitate-gelara joatea tokatzen zaigunean, oso ondo pasatzen dugu.Mugitu, harremanatu, jauzi egin, jolastu, eraiki, dantza egin… eta erlaxatu egiten gara.Oso dibertigarria da!
Egunero saio batean Matematika, Ingurune, Plastika eta Hizkuntza Txokoetan lan egiten dugu. Hurrengo argazkietan ikasleak txokoetan lanean ikus ditzakezue.