PATIOKO MUSIKA PROIEKTUA
Duela sei ikasturte Patioko Musika Proiektua martxan jarri genuela. Eskolara sartzeko eta ateratzeko momentuetan patioan entzuten den musikaren aukeraketa eta azterketan oinarritzen da. Antolaketa eta jarraipena Musika saioetan egiten dugu.
Ikasturtero musikaren aukeraketa gai nagusi baten inguruan egiten dugu: Euskal Musika, Musika Estiloak, Euskal Emakume musikariak, Filmeetako Soinu Bandak,.. Aurten Euskal Kantu zaharrak eta hauen bertsio berriagoak ezaguruko ditugu.
Astero talde batek aukeratutako musika eta ikastetxeko web orrialdean honen inguruko informazio nagusiena jarriko du, gainontzeko ikasle eta familiek ere ikus dezaten.
Horrez gain, egun bereziak ospatu edo nabarmentzeko irakasleriak aukeratutako kanta bereziak jarriko ditugu.
_______________________________________________________________________
“ZAINDU MAITE DUZUN HORI”
L.Hko 1.A taldekoek Ruper Ordorikak 2003an kaleratu zuen “Zaindu maite duzun hori” abesti ederra aukeratu dute. Gainera, abesti honen bertsio desberdinak egin dira eta hauek ere aukeratu ditugu patioan jartzeko, besteak beste Goazenen egin zuten bertsio martxosoa.
https://www.youtube.com/watch?v=9L8sDIuwkyg
https://www.youtube.com/watch?v=iRtBpFYW3hU
https://www.youtube.com/watch?v=O47K2HgpTtc
“LILURAREN KONTRA”
L.Hko 1. B taldekoek Mikel Laboak 1980. urtean argitaratutako “Liluraren kontra” abestia aukeratu dute. Kanta honen bertsio desberdinak ere aukeratu ditugu, besteak beste Jaime Yakamanen cumbia bertsioa, Bomberenea txarangarena edota Berri Txarraken rock bertsioa.
https://www.youtube.com/watch?v=J9Ey3pibDQQ
https://www.youtube.com/watch?v=NF7zztGUrQo
https://www.youtube.com/watch?v=JFycnBF7skg
https://www.youtube.com/watch?v=u-HQpUSGAm4
“EPERRA”
LH 2.A taldekoek Zuberoan jatorria duen kantu herrikoi hau aukeratu dugu. Niko Etxart eta Anje Duhalderen bertsioak ezagunenak egin dira baina beste bertsio berriagoak ere aipatu nahi ditugu, Kepa Junkera edo Puro Relajo taldearenak adibidez.
https://www.youtube.com/watch?v=TOuGX_SB2pc
https://www.youtube.com/watch?v=nZxKCE0yTyI
https://www.youtube.com/watch?v=7MEF3mXqeuY
https://www.youtube.com/watch?v=oUIgqqTrYQghttps://www.youtube.com/watch?v=x5Zlr3jYf08
“MAITEAK GALDE EGIN ZAUTAN”
LHko 2.B taldekoek kantu zahar herrikoi hau aukeratu dugu. Imanolen aspaldiko bertsioa ezagunena egin da baina Oskorrik eta beste hainbat artistek ere abestu dute. Berriagoa eta guretzat bereziagoa da ordea DeMode Quartet taldeak orain urte gutxi egindako bertsioa.
https://www.youtube.com/watch?v=RtZ3Pqd6HeI
https://www.youtube.com/watch?v=3s5KzjiZ78o
https://www.youtube.com/watch?v=0xI2aF8-KNk
“AMAK EZKONDU NINDUEN”
LHko 2.C taldeak kanta herrikoi hau aukeratu dugu (Azkuek 1922an Euskal kantutegian jasotakoa). 1991an Amaia Zubiria eta Txomin Artolak abestia kaleratu zuten. 2009an Kepa Junkerak eta 2010ean Kherau taldeak egin zituzten bertsioak ere aukeratu ditugu.
https://www.youtube.com/watch?v=81pgBl0xZzI
https://www.youtube.com/watch?v=LUEOTvtiDcg
https://www.youtube.com/watch?v=e29Oo9wUduk
22. KORRIKA
“Hitzekin”
https://www.youtube.com/watch?v=6flzdTthdS0
“BAGARE”
L.H.ko 3.A taldekoek 1974ean Bittor kapanagaren letrarekin Gontzal Mendibil eta Xeberrik egin zuten kantua aukeratu dugu. Euskalki ezberdinetan bagara hitzak dituen aldaerak hitz-joko batean erabiliz, euskararen eta euskaldunen arteko batasunaren aldeko mezu argia du kantak. Ondoren beste bertsio batzuk egin dira. Guk Nahixan, Mutrikun sortutako pop-rock musika taldea eta Iruñeako DeMode Quartet taldearenak aukeratu ditugu.
https://www.youtube.com/watch?v=UuZ_oRuTMiQ
https://www.youtube.com/watch?v=NxJUBBxLKmo
https://www.youtube.com/watch?v=7e3c_8Rml34
“MENDIAN GORA HARITZA“
LHko 3.B taldeak abesti herrikoi hau aukeratu dugu. Hitzak Xabier Amurizak idatzi zituen eta melodia eta ahotsa Imanol Larzabalek jarri zion 1982an. Kantu honek bertsio ugari izan ditu, guk batzuk aipatu nahi ditugu: Lin Ton Taun, Mikel Urdangarin edo Izarrak taldearena.
https://www.youtube.com/watch?v=HYVDmlk3E30&t=4s
https://www.youtube.com/watch?v=pxw7XloZsR4
https://www.youtube.com/watch?v=JgIum524E9w
https://www.youtube.com/watch?v=NqeOIkOvC0I
MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Izaro musikariaren “Libre” abestia aukeratu dugu Emakumearen Eguna aldarrikatzeko.
https://www.youtube.com/watch?v=uwtvd5OI4NA
“AGUR XIBEROA”
L.Hko 3.C taldekoek Pierre Bordazarrek (Etxaun Iruri) 1946an idatzi zuen kantu zahar hau aukeratu dugu. 2018an Xiberoots, Zuberoan sorturiko reggae taldearen bertsioa aukeratu dugu ere.
https://www.youtube.com/watch?v=L4N8h6flS_U&t=10s
https://www.youtube.com/watch?v=6_h8_SZ7Vzg
“XALBADORREN HERIOTZEAN”
L.Hko 4.B taldekoek 1978an Xabier Letek Xalbador bertsolariaren omenez idatzitako kanta aukeratu dugu. 1993an Erramun Martirikorenak, Luhartz taldeak eta Benito Lertxundi beste batzuen artean kantaren bertsioa egin dute. Guk 2014ean Jare taldeak eginikoa aukeratu dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=WR2hCeC0KWE
https://www.youtube.com/watch?v=GuOKfmQAJsg
“ZAZPIAK OHIAL BATETIK”
Lehen Hezkuntzako 4.A tadeak ELTZEGOR 80ko hamarkadako ahots taldearen kanta hau aukeratu dugu. Joxemari Ostolaza Xalbardinen hitzei Fernando Unsaiek musika jarri zion. Kanta honen bertsio ezberdinak aukeratu ditugu ere Baviére eta Gabezin taldekoak.
“GIZON ARRUNTAREN KOPLAK”
Lehen Hezkuntzako 4.C taldeak XABIER LETEren (Gipuzkoa, 1944 – 2010) kantu hau aukeratu dugu,1976an kaleratutako diskakoa. 2021ean CHILL MAFIA Iruñerriko euskal trap musika taldeak “Gazte arruntaren koplak” izenburuarekin Letek egindako kantuaren bertsioa egiz zuen.
https://www.youtube.com/watch?v=GjOQZfL-9uM
https://www.youtube.com/watch?v=TsAETGUimyY&t=2s
“ZER DAKARREN”
Gurekin Musikako Praktikaldia egin duen Ikerren azken astea dugu hau. Bere musika taldearen abestia aukeratu dugu agurtzeko eta egindako lana eskertzeko ere. Donostiako HERENEGUN taldean tronpeta jotzen du eta bere musika asko gustatu zaigu. Segi horrela!!!
https://www.youtube.com/watch?v=C4SOpqAxZC4
“TXORIA TXORI”
L.Hko 5.A taldeak Mikel Laboaren kantu ezagunena aukeratu dute. Joxean Artzek idatzitako poemari Mikel Laboak musika jarri zion1974ean kaleratu zuen diskan.Kanta honek bertsio asko izan ditu eta zaila egin zaigu bat bakarra aukeratzea. Horregatik berezienak aipatuko ditugu.
https://www.youtube.com/watch?v=0NW7CZxOxhI
https://www.youtube.com/watch?v=NdYsk0aq1j4
https://www.youtube.com/watch?v=D26WEKCBgMM
https://www.youtube.com/watch?v=HvJxSnYWdp0
HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
(Azaroak 20)”Zuekin” Kantu Kolore
https://www.youtube.com/watch?v=E0iJCs-rm8A
INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA
(Azaroak 25)”Ez beti da Ez” Alarma Morea
https://www.youtube.com/watch?v=FcEadxBhRdU
“LAU TEILATU”
LH 5.C taldeak Itoiz musika taldearen abesti hau aukeratu dugu. 1978an kaleratu zuten. Geroztik talde askok bertsionatu dute. Guri Burrunba Elektrotxarangak 2019an eginiko bertsioa gustatu zaigu.
https://www.youtube.com/watch?v=c8bc3kQF040
https://www.youtube.com/watch?v=QMS7nJZIQkk
“BAGA, BIGA, HIGA”
LHko 5.B taldeak abesti berezi hau aukeratu du. Jatorriz euskal haur-kanta herrikoi bat da. Gerora Mikel Laboa musikariak ospetsu bihurtu zuen kanta. 1969an plazaratu zuen bere “lekeitio” estilo propioan, eta 1974an Bat-Hiru diskoan zabaldu zuen.Abestiaren hitzek ez dute esanahi berezirik bilatzen, berez sekuentzia fonetiko bat besterik ez baita.
DeMode Quartet taldeak 2019an eginiko a capella bertsioa aukeratu dugu ere. Eta Koma taldeak 2004ean egindakoa ere aipatu nahi dugu.
HAUR HEZKUNTZAKO 2.MAILA
Iaz gure eskolako txikienak ez zuten Patioko Musika aukeratzeko tarterik izan. Aurten aldiz, hiru euskal kantu zahar eta hauen bertsioak aukeratu dituzte.
“MARITXU, NORA ZOAZ”
Euskal abesti herrikoia da, “Mariya, nora zoaz” izenez dator testu zaharretan. Jatorrizko kanta ezagutzeko Oskorri taldearen bertsioa hartu dugu eta 1990eko hamarkadan Drindots taldeak eginiko bertsioa ere aukeratu dugu. Beste bi bertsio ere aipatu nahi ditugu: Urkorena https://www.youtube.com/watch?v=OosiK0Ob1_c eta Kerhau taldearena https://www.youtube.com/watch?v=P_Re59J2agg
https://www.youtube.com/watch?v=qO-UdUM6C_M
https://www.youtube.com/watch?v=YLx5CE27eX4
“IXIL IXILIK DAGO”
Abesti honen letra eta doinua herrikoia da. Oskorri taldeak instrumentalizatutakoa eta 2009. urtean kubako eta Euskal Herriko musikariez osatutako La Jodedera taldeak eginiko bertsioa aukeratu dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=t3Ra_GJUzBg
“LORETXOA”
LHko 6.A taldea Benito Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1942) musikariak sortutako “Loretxoa”abestia aukeratu dugu. 1967an argitaratu zen lehen aldiz. Exkixu talde Gernikarrak 1996an “Loretxoa”ren bertsioa egin zuten, rock erritmoak albokaren doinuarekin nahastuz.
https://www.youtube.com/watch?v=rOPnirl1Lrk
https://www.youtube.com/watch?v=Nw2QtwVYSVs
“GUK EUSKARAZ, ZUK ZERGATIK EZ?”
LHko 6.B taldeak “Guk Euskaraz” kantu zaharra aukeratu dugu. Gabriel Arestik letra asmatu eta Urkok (Donosti, 1948) melodia eta ahotsa jarri zion. Abestia 1976an argitaratu zen eta euskararen erabilera zabaltzeko eta indartzeko asmoarekin egin zen. 2010ean Azkue Fundazioak Iñaki Etxezarraga “ETXE” ( Bizkaia, 1984) abeslariaren bertsio berria ezagutzera eman zuen.
https://www.youtube.com/watch?v=6xKdMfZXPyo
“IKUSI MENDIZALEAK”
Hau da LHko 6.C taldeak aukeratu duen abestia. Sabin Lopez De Guereñok (Bilbo, 1941) egin zuen. Bere anaia Xabier eskatuta, mendizaleek beren txangoetan abestu zezaketen abesti bat nahi zuela eta, konposatu zuen Ikusi mendizaleak martxa ezaguna, 1966ko gau batean, doinua eta, ondoren, letra. Abestiak bertsio ugari ditu eta artista askok interpretatu dute, besteak beste, Oskorri folk taldearena eta Leihotikan taldeko rock bertsioak ditugu. Guk Imuntzo eta Belokiren bertsioa eta 2011an Iruñeako Leihotikan taldeak kaleratu zuen bertsio rockeroa aukeratu ditugu.