KONTUAN HARTU BEHARREKO EPEAK
• Eskabideak eta baremoari eragiten dioten agiriak aurkezteko epea: otsailaren 3tik otsailaren 7ko 14:00ak arte.
• Jendaurreko zozketa Hezkuntza Departamentuan: otsailaren 14an, 13:00etan.
• Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean jendaurrean jartzeko epea: martxoaren 2an.
• Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egitea: martxoaren 9tik martxoaren 10eko 14:00ak arte.
• Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea: martxoaren 12an. Hiru urteko ikasleendako, 1 zenbakiko zerrenda izanen da.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
DERRIGORREZKOA
• Hezkuntza Departamentuaren aurreinskripzio inprimakia guztiz betea (3 urtekoentzat).
• Hezkuntza Departamentuaren aurreinskripzio inprimakia guztiz betea (3 urtekoak izan ezik).
• Haurra eta tutore baten erroldatzea.
• Familia liburuaren fotokopia (haurraren orrialdea soilik).
• Tutore Legalen NANaren fotokopia.
• Familia ugariko txartelaren fotokopia.
• Matrikula eta datu pertsonalen orria.
• Haurrari buruzko galdetegia (Betea eta kartazal itxi batean sartua) (bakarrik 3 urte).
• Osasun txartelaren fotokopia.
• Txertoen fotokopia.
AUKERAKOAK BAREMATZEKO
• Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko txostena (Erreserba plazak aukeratzekotan).
• 2018 urteko errenta aitorpenaren orrialde guztien fotokopia konpultsatua edo balidazio mekanikoarekin.
• Haurraren edo senide (gurasoak edo anai-arrebak) baten ezintasun motaren bat.
Informazio gehiago: “Jaso dezala eskua Publikoan ikasi nahi duenak!”