Kaixo familia !!!
Otsaileko 4tik 8ra aurrematrikulazio epea izanen da. Ez ahaztu otsaileko 8an 14:00etan bukatzen dela aurrematrikulazioa egiteko aukera, gainerako egunetan goizeko 9:00etatik 15:00etara egongo gara zuen zain.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
DERRIGORREZKOA
- Aurreinskripzio inprimakia guztiz betea (3 urtekoentzat)
- Aurreinskripzio inprimakia guztiz betea (3 urteko gorakoentzat)
- Haurra eta tutore baten erroldatzea
- Familia liburuaren fotokopia (haurraren orrialdea soilik)
- Tutore Legalen NANaren fotokopia
- Familia ugariko txartelaren fotokopia (hala bada)
- Matrikula eta datu pertsonalen orria
- Haurrari buruzko galdetegia (Betea eta kartazal itxi batean sartua) (3 urtekoak bakarrik)
- Osasun txartelaren fotokopia
- Txertoen fotokopia
AUKERAKOAK BAREMATZEKO
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko txostena (Erreserba plazak aukeratzekotan)
- 2017 urteko errenta aitorpenaren orrialde guztien fotokopia konpultsatua edo balidazio mekanikoarekin
- Haurraren edo senide (gurasoak edo anai-arrebak) baten ezintasun motaren bat. Aurkeztu beharreko informazioa eta non eskatu behar den jakiteko galdetu eskolako Idazkaritzan
AURREMATRIKULAZIO EPEA:
Otsailak 4tik 8ra (biak barne)
ORDUTEGIA:
• Astelehen, asteartea, asteazken eta osteguna: 9:00 – 15:00
• Ostirala: 9:00 – 14:00
BESTE EPE BATZUK:
Onartuen behin-behineko zerrenda: martxoak 1a
Erreklamazioak: martxoko 11tik 12ra
Onartuen behin-betiko zerrenda: martxoak 14