Gaurko egunak Patxi Larrainzar ikastetxeko egun handia izan behar zuen; eta batez ere, zuen eguna: seigarren mailako ikasle eta gurasoena. Koronabirusak gure planak zapuztu ditu baina ez gara zuekin ahaztu.
Neska-mutilak gozatu zuen ibilbide berria. Patxi Larrainzar ikastetxea zuen etxea izaten jarraituko du.
Familien izenean, Guraso Elkarteak oparitxo bat egin nahi dizue. Hobe esanda, zuek guri egindako azken oparia gogorarazi nahi dizuegu.
Jaso gure besarkada goxoa.
ESKERRIK ASKO eta ONDO IZAN.
Guraso Elkartea.
Utzi erantzuna