Gure ikastetxeko ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Emakume zientzialaria izan nahi dut” lelopean antolatu duen lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketaren gaia “EMAKUME ZIENTZIALARIAK” izan da.
Gure ikasleek lan ederra egin dute eta, horien artean, 4. maila B taldeko Aroa Sánchez Martínez de Lizarrondo ikasleak bigarren saria irabazi du.
ZORIONAK guztiei egin duzuen lan eta ahaleginagatik!!
Aroaren lanak bi euskal zientzialariren historia jasotzen du. Zientzialari hauek Amaia Lujanbio (Goizuetarra) eta Naima El Bani (Bilbotarra) dira.
Beheko irudian sakatu aurkezpena ikusteko: