Pasaden maiatzak 14 eta 21, 6. mailakoak Arga ibaian piraguismo egin genuen. Primeran ibili ginen eta asko gozatu genuen! Errepikatzeko modukoa!
Archives for maiatza 2021
ARGA IBAIKO PARKEAREN BIZITZA EZAGUTZEN
Astearte, ostegun eta ostiralean, 3.mailako ikasleak Atarrabia ibaiko eremura joan ginen. Goizean zehar, Arga inguruko paisaia behatzen aritu ginen, ingurunea esploratuz. Gainera, bertan bizi diren biztanle ohikoenak ezagutu genituen eta baten-bat ikusi ere! Zuhaitz ezberdinak identifikatzeko aukera ere izan genuen. Amaitzeko, ikasitakorekin zenbait jolas egin genituen eta autobusa itxoin bitartean, parkean eta inguruan jolastu genuen. Beti ere, ingurua errespetatuz eta zainduz!
San Pedro museoa
LH 1.mailako ikasleak San Pedro museoan egon ginen hondakinen birziklaia eta zaborra zein edukiontzian bota ikasten. Oso interesgarria izan zen.
HH 3.maila BARATZA
Pasa den astean baratzera joan ginen.
Tomateak eta orburuak landatu genituen.
Noizean behin, zerbait ateratzen den begiratuko dugu.
Primeran pasatzen dugu baratzeko lanak egiten!
HH 3.maila TXOKO MOREAN
Apirilean TXOKO MOREAN izan ginen. Txoko honen helburu nagusia berdintasuna aldarrikatzea da baita hausnarketarako eta eztabaidarako espazio bat sortzea ere.
Hasieran hor dauden ipuinak begiratu genituen eta beranduago bi aukeratu genituen “Gora koloretako azazkalak” eta “Ametsek bi ama ditu”.
Entzun eta gero beraiei buruzko ideiak eta iritziak azaldu genituen.
Oso gustura egon ginen.