Gelako txokoetan egiten ditugun jarduera desberdinak zuekin partekatu nahi ditugu.
Archives for maiatza 2021
Zerbitzu Sozialetara bisita
Gaur Zerbitzu Sozialetan egon gara (auzoko unitatean) gure Erronkaren berri emateko. Proiektua azaldu dugu eta produktuen bilketa egin ondoren banaketa nola kudeatu dezakegun galdetu diegu. Bilduko ditugun produktu menstrualak benetan behar dutenei ongi ailegatu nahi dugulako. Erronkan parte hartzera animatu ditugu!!
HH 3.maila baratzean
Musika patioan
HUTSUN TXALAPARTA
Aste honetan HUTSUN TXALAPARTA taldeko bisita izan dugu eskolan. LHko 6.mailako neska mutilek Kontzertu Didaktiko batean parte hartzeko aukera izan dute. Bertan, Txalapartaren historia ezagutzeaz gain, material ezberdinetako txalapartak entzun ditugu eta ezagutu ditugu. Txalaparta jotzeko teknika erabiliz Tobera eta Kirikoketaren joaldiak ere entzun ditugu.