Pasa den astean, Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleak Takonerako lorategira joan ginen landareak aztertzea. Primeran egon ginen eta gauza asko ikasi genituen. Udaberrian bueltatzeko asmoa dugu!
Ohiturari jarraituz, eskolako 4. mailako neska mutilak gure auzoko hainbat lekuetan Santa Agedako kantak abesten aritu dira. 12:30etan eskolako aterpera atera gara Santa Agedako kantak abestera. Musika saio berezi hau aunitz disfrutatu dugu!