Astelehenean 6.C mailako lagunak bisitan etorri ziren eta gure bikoteak ezagutu genituen.
Prestatu genituen opariak elkartrukatu genituen. Guk marrazki bat egin genien eta gure argazkia itsatsi genuen, eta haiek elkar agurtzeko, haien gustuak kontatzeko eta argazkia ere ikusteko egin zuten lana banatu ziguten.
Ondoren txokoetara joan ginen eta elkarrekin jolastu ginen.
Zein gustura egon ginen! Oso jatorrak dira.
Mila esker bikoteak!