Aurreko batean eskolako gure bikoteen bisita jaso genuen gelan. Bikoteak elkar ezagutzeko jolas polita proposatu ziguten 5. mailako ikasleek. Gelara etorri aurretik, aurrez apaindu eta erditik moztutako bihotz erdiak helarazi zizkiguten. Ondoren, gure gelara iritsi zirenean Haur Hezkuntzako ikasle bakoitzak bere bihotz erdiaren osagarria aurkitu behar zuen bikotea nor zuen jakiteko. Aurkitu eta elkar agurtu ondoren, bikoteka bihotzak paper batean itsasi eta apaindu zituzten. Une politak eta unkigarriak suertatu ziren benetan! Gustura geundenez, elkarrekin gelako espazio eta material ezberdinarekin jolasteko probestu genuen. Hurrengo elkartrukearen zain gaude dagoeneko! Laister arte bikoteak.
Utzi erantzuna