Maiatzak 4ean Ingurumen Heziketa Museoan egon ginen. Bertan jasangarritasunari, ondakinen murrizketari eta birziklairi buruz gehiago ikasteko gynkana bat egin genuen. Oso gustura egon ginen.
Apirilaren 25ean Nafarroako Museora joan ginen. Ariadna printzesak bere bizitzako pasarte bat kontatu zigun eta Museoan dauden erromatar garaiko aztarnak erakutsi zizkigun.