Sorionekuak dinamikak larunbat honetarako Iruñean euskararen etorkizunari ongi etorria emateko jaien jaia eta festa giroan eginen den herri mobilizazioa antolatu du. Azken hau izanen da eguneko ekimen nagusia, 17:30etan Antoniutti parketik abiatuko delarik. EUSKARA NAFAR GUZTIONA izango da mobilizazioaren leloa. Euskara nafar guztien ondasuna dela uste dugu, ulertu ala ez, jakin ala ez, erabili ala ez. Irulegiko eskuak zerbait erakutsi badu, horixe da, euskara hemengoa dela, Nafarroakoa, ez museoko pieza izateko, elkar ulertzeko eta etorkizunerako hizkuntza izateko baizik. Egunaz gozatzera eta herri mobilizazioan parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Euskara nafar guztiona!
“Esku bat” kanta
‘Sorionekuak’ koreografia
Utzi erantzuna