
Archives for maiatza 2025
ZUBIARTE EUSKALTEGIA PATXI LARRAINZAR ESKOLAN
Maiatzaren 26tik ekainaren 22ra matrikula irekia egongo da Patxi Larrainzar A2 taldean izena emateko. Matrikula edonorentzat irekita dago, ez da soilik eskolako familientzat.
Euskara klaseak astelehen, astearte eta ostegunetan 15:00etatik 16:30era izango dira, urritik maiatzaren bukaera arte.
Taldea aurrera ateratzeko garrantzitsua da izena ematea eta matrikula ordaintzea, irailean ezabatzeko aukera izango da.
Matrikula (Web orria)
Animatu eta izena eman!

EUSKARALDIA PATXI LARRAINZAR ESKOLAN
Hezkuntza publikoaren defentsa, hezkuntza komunitate osoaren ardura
Patxi Larrainzar HLHIP eskolako Hezkuntza Komunitate guztiaren izenean guraso elkartearen Hezkuntza Publikoaren Defentsarako Batzordeari eskerrak eman nahi dizkiogu atzo argitaratutako artikuluagatik eta egiten ari diren lan guztiagatik.
Gora Patxi Larrainzar eskola!
EUSKARALDIA 2025
Gogoratu nahi dizuegu Euskaraldia 2025 abian dela eta maiatzaren 25era arte luzatuko dela. Une ezin hobea da parte hartzeko eta gure egunerokotasunean euskararen erabilerari bultzada bat emateko!
Dakizuenez, gure hizkuntza-ohiturak modu aktibo eta dibertigarrian aldatzera gonbidatzen gaituen ekimena da Euskaraldia.
Gure eskolan, ilusio handiz ari gara bizitzen Euskaraldia, eta gustatuko litzaiguke hezkuntza-komunitate osoak bat egitea euskararen olatu honekin. Aukera paregabea da zuen seme-alabek euskara hizkuntza bizi eta erabilgarri gisa ikus dezaten, eta denok batera euskara normalizatzen lagun dezagun.
