HH1.mailako ikasleok gure irakasleek antolatutako ur tailerrean parte hartu dugu eta primeran pasatu dugu!!!
IKASTURTEKO AZKEN EGUNA
EL DROGAS – LH 6.maila
Atzo Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasle eta irakasleek bisita berezi bat izan genuen eskolan. Enrique Villareal Armendariz “El Drogas”ek bere haurtzaroaz, musika konposatzeko eraz, letrak sortzeko moduaz eta beste mila gauzetaz hitz egin zigun. Gure galdera guztiak erantzuteaz gain bere musikaz zuzenean gozatzeko aukera ere izan genuen. Plazerra izan zen! Mila esker Enrique zure musika eta bizipenak gurekin partekatzeagatik!
JUAN SUKILBIDE
KANTUZ 2023/24
Gure eskolan dugun ohiturari jarraituz, ikasturteari amaiera emateko KANTUZ eguna ospatu dugu gure auzoan. Ikasleak Elkartrukeko bikoteekin abesteko aukera izan dute, prestutasun ederra erakutsiz!! Familiak, ikasle ohiak, Arrotxapea Kantuzeko kideak eta auzokideak gure ondoan izan ditugu.
Egun bikaina izan da!
Mila esker gurekin Kantuz ospatzera etortzeagatik!



