Laugarren mailako ikasleak Musikaren Hirira joan gara kontzertu bat ikustera. Instrumentu asko ezagutu ditugu eta asko dantzatu dugu.
Asko disfrutatu dugu!

Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Apirilaren 24an eta 25ean Haur Hezkuntza 3. mailako ikasleak Astitzen izan ginen. Mendukiloko haitzuloa bisitatu genuen. Jarduera dibertigarriz betetako eguna izan zen eta bukatzeko diskotekan dantza gustura egin genuen. Hurrengo egunean inguruko belardi eta basoetan barrena ibili ginen. Ze ongi pasa genuen!
4. mailan Nerea Loiolak eskainitako bi saioetako argazkitxo batzuk. Berak idatzitako “Harri bat poltsikoan” liburua irakurri ostean, hainbat galdera luzatu genizkion eta oso interesgarria izan zen berak kontatutako guztia, era berak idatzitako beste liburuak irakurtzeko gogoz atera ginen eskolatik.
Azken asteetan 6.mailako ikasleak Gorputz Heziketako saioetan beisbolean aritu gara Nafar Federazioko eta Toros Beisbol taldeko kideekin batera. Haien laguntzaz, beisbola ezagutu eta praktikatzeko aukera izan dugu. Era berean, Errotxapeako zelaian astelehen eta asteazkenetan (17:30-19:00) haiekin aritzeko gonbitea luzatu digute. Animatu zaitezte!