Bihartik aurrera, gure eskolan, familiek ESKOLALDI JARRAITUAREN BOZKETA egingo duzue.
Familiek bi modutara eman ahal izango duzue bozka:
1. BOTO TELEMATIKOA: etxetik EDUCABOTOA bidez.
Otsailaren 22, 23 eta 26an, gaueko 23:59ak arte, esteka honetan klik eginez: EDUCABOTOA.
Bozketa telematikoa egiten den egunetan, eskolak ordenagailuak jarriko ditu familien eskura eskolako sarreran, eta, beharrezkoa izanez gero, idazkaritzan, 8:00etatik 16:30era, behar duten familie laguntza emango zaie.
2. HAUTESTONTZIAN BOZKATZEA: eskolako Liburutegian.
Otsailaren 27an, asteartea, 8:00etatik 19:00etara. Beharrezkoa izango da NANa aurkeztea.
Ikasturte honetan, bozkatzeko ez da beharrezkoa izango eranskinik entregatzea.
Eskolak gogorarazi nahi dizue bozketa honetan zuen parte hartzea oso garrantzitsua dela.
Eskerrik asko zuen inplikazioagatik.




