Gaur Euskaraldiari amaiera emateko patioan aurtengo abestia abestu eta dantzatu dugu. Asko disfrutatu dugu!!
Gora Euskaraldia!

Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Patxi Larrainzar HLHIP eskolako Hezkuntza Komunitate guztiaren izenean guraso elkartearen Hezkuntza Publikoaren Defentsarako Batzordeari eskerrak eman nahi dizkiogu atzo argitaratutako artikuluagatik eta egiten ari diren lan guztiagatik.
Gora Patxi Larrainzar eskola!
Gogoratu nahi dizuegu Euskaraldia 2025 abian dela eta maiatzaren 25era arte luzatuko dela. Une ezin hobea da parte hartzeko eta gure egunerokotasunean euskararen erabilerari bultzada bat emateko!
Dakizuenez, gure hizkuntza-ohiturak modu aktibo eta dibertigarrian aldatzera gonbidatzen gaituen ekimena da Euskaraldia.
Gure eskolan, ilusio handiz ari gara bizitzen Euskaraldia, eta gustatuko litzaiguke hezkuntza-komunitate osoak bat egitea euskararen olatu honekin. Aukera paregabea da zuen seme-alabek euskara hizkuntza bizi eta erabilgarri gisa ikus dezaten, eta denok batera euskara normalizatzen lagun dezagun.
Hutsun Txalaparta taldeak Kontzertu Didaktiko bat eskaini zigun eskolako Areto Nagusian. Txalapartak izan duen bilakaera eta garapena ezagutzeko aukera izan genuen, material ezberdinez osatutako txalaparta entzun genuen eta gutariko batzuk jotzeko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen eta asko disfrutatu genuen musika kontzertu honekin.