Gure ikasleak, aste oso honetan, eskola ordutegian Udaletxeko “Solas eta Jolas” programan parte hartzen ari dira. Jolas bideko talde dinamiken bidez, haien komunikazio gaitasunak euskaraz handitzea da helburua, hizkuntza bizipen gustagarriekin lotuz. Oso gustura ari dira!!
Inauteriak
Bertze urte batez gure eskolak INAUTERIAK ospatu egin ditu. Gaurkoan neska mutilak Nafarroako herri inauterietako pertsonai ezberdinak izan dira! Euriari aurre eginez, estalpean denek dantzatzeko aukera izan dute. Goiza berezia izan da eta ikasle guztiek primeran pasatu dute!
Talde argazkiak:
Patioko argazkiak:
Bideoa:
LH 3. mailako ikasleak Baluarten
SANTA AGEDA. LH 4.maila
HH 3.A, 3.B eta 3.C BARATZA
Patioko baratzean izan ginen Fatimarekin.
Erraboila batzuk landu genituen eta noizean behin joango gara zerbait ateratzen den ikustera. Ezustekoa!
Konpost-egiteari buruzko gauza asko eta zomorroek magia nola egiten duten ere azaldu zigun.
Oso ondo pasatu genuen.
Eskerrik asko, Fatima!
LH 3.B BARATZA

