Astelehenean, maiatzak 27an, 6. mailako ikasleak Ezkaba mendira igo ziren eta gotorlekua bisitatu zuten.

Patxi Larrainzar Ikastetxearen Webgunea
Astelehenean, maiatzak 27an, 6. mailako ikasleak Ezkaba mendira igo ziren eta gotorlekua bisitatu zuten.


Igande honetan, maiatzak 19an, Sortzen elkarteak urtero antolatzen duen jaia Iruñeako Takoneran izango da.
Festa giroan emango du eguna bertaratzen denak, jarduera eta plan desberdinak izango dituelarik aukeran. Aurtengo leloa Euskaratik guztion eskola sortzen da, eta, zentzu horretan, euskarak bustiko du jai eguna.
Denok gonbidatuta zaudete!

Apirilaren 29tik maiatzaren 3ra eskolan IRAKURKETA ASTEA ospatzen ari gara. Irakurzaletasuna bultzatzeko asmotan, hainbat ekintza prestatu ditugu maila guztietan.
Ekintza hauen artean ikasleen argazkiak eskatu genizkizuen, bertan irakurtzen agertu behar zirela.
Argazki pila bat jaso ditugu eta gure ikastetxeko hormetan zintzilikatu ditugu. Hona hemen zuen argazkiak:
Apirilean LH 2. mailako gure ikasleak Euskalerria irratia bisitatu zuten. Bertako lagunek bideoan grabatu zuten ikasleen ekarpena. Bere webgunean edo/ta hemen bertan ikus dezakezue:

Dakizuenez, apirilaren 5ean Korrika Txikia ospatu genuen gure ikastetxean. Egin hemen KLIKA argazkiak ikusteko eta azpian bideoa daukazue.
GOAZEN DENOK KORRIKAN !!!