2015/16 ikasturtean sortu genuen Elkartrukean Proiektua. Aurreko ikasturtean Kantuz ekintzaren antolaketan izan genuen esperientzia positiboa ikusirik, gure eskolako ikastalde ezberdinen artean ikasturtean zehar ekintza ezberdinak sistematizatzeko aukera ikusi genuen. Hortik aurrera, ikasturte hasieran Elkartrukean Batzordeak taldekatzeak egin eta hauen arteko saioak antolatzeko ardura hartu zuen.
Hiru dira Elkartrukean Proiektuak dituen helburu nagusienak:
- Euskararen erabilera sustatzea.
- Adin ezberdinen arteko harremanak bultzatzea.
- Gelan landutakoa, modu ludiko batean adierazteko aukera izatea.
2016/17 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak Elkartrukean Berrikuntza Proiektu gisa onartu zigun.
2018/19 ikasturtean, LHko 2. eta 5. mailako ikasleekin “Patioa Alaitu, Elkartrukea Indartuz” Berrikuntza Proiektua martxan jarri genuen, Hezkuntza Departamentuak onartu ondoren. Kasu honetan helburu artistikoa gehitu genuen eta, elkartrukeko metodologia jarraituz, eskolako patioan murala egin nahi genuen. Proiektu honen lehenengo pausu garrantzitsua guraso talde baten parte hartzearekin egin zen. Urte horretan eskolako obrak zirela eta, ezin izan genuen murala margotu eta 2020ko udaberrian aldiz konfinamenduan egoteagatik