Patxi Larrainzar ikastetxea titulartasun publikoa duen D ereduko zentroa da eta HH eta LHko ikasketak ditu.
D eredua 1996-97 ikasturtean hasi zen Ave Maria ikastetxearen barrenean.
2001-02 ikasturtean Hezkuntza Departamentuak bi zentro sortu zituen ikastetxe berean: Ave Maria I eta Ave Maria II (egun Patxi Larrainzar dena)
Urte hartan bertan sortutako ikastetxearen izen aldaketa aho batez onartzen da: Patxi Larrainzar. Hala ere, 2002-03 ikasturte arte Iruñeko udalak ez zuen bere oniritzia eman.
Ikasleen ezaugarriak: Erran daiteke ikasle gehienak Arrotxapekoak direla, barrenean sartzen badugu Santa Engraciako zonaldea; neska edo mutikoen kopuruetan ez dago aparteko diferentziarik: euskaldunen portzentajea, eskolan hasten diren lehenbiziko urtean, bat dator auzuneko porzentajearekin.