Maiatzaren 9an 3.mailako ikasleak Atarrabiako Ibai Parkera joan gara. Bertan bizi diren animalia eta landare espezie desberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Eguraldiak lagundu ez digun arren, oso gustura ibili gara.
Berriak
HAUR HEZKUNTZA 2. MAILA PERU-HARRIN
Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Peru-Harrin izan ginen. Iñaki Perurenarekin herri kirolak, euskal pertsonaia mitologikoak, paraje ederrak… ikusi eta ikasi genituen. Bazkaltzeko Leitzako plazara joan ginen eta gero parkean jolastu ginen. Egun ederra pasa genuen!

