Aste honetan Elkartruke Saioak musika gelan egin ditugu. Datorren ekainaren 14ean ospatuko dugun Patxi Larrainzar kantuz ekimenean abestuko ditugun kantuak entsaiatu ditugu.
ESKOLAKO FESTA
Ekainaren 1ean eskolako festa ospatu genuen. Eskola osoaren partez eskerrak eman nahi dizkiogu Guraso Elkarteari festa prestatzeko hartutako ardura eta lanagatik.
Egun oso polita eta berezia izan zen guretzat eta izugarri disfrutatu genuen.
Bihotzez mila esker parte hartu duzuen familia guztiei!
AUZOKO MURALA
LH 5. mailako ikasleek OpenLab proiektuaren barruan auzoan egiten ari den horma-irudi kolaboratiboan parte hartu dute. Oraingo honetan, horma-irudia Compasión-Escolapios ikastetxeko horma batean egiten ari da. Asmoa, auzoko lau ikastetxeetako ikasleek parte hartzea da eta datozen ikasturteetan gainerako ikastetxeetan beste horma-irudi batzuk egitea da.




