Pasa den ostiralean LH 3. eta LH 4. mailakoek ABRACADABRA izeneko antzezlan bat ikusi genuen ingelesez. LH 5. eta LH 6. mailakoek, berriz, MUNCHAUSEN izenekoa. Primeran pasa genuen!
ARROTXAPEAKO ERRALDOI ETA BURUHANDIAK. HAUR HEZKUNTZA 2. MAILA.
ESKOLAKO FESTA
Ekainaren 3an eskolako festa ospatu genuen. Eskola osoaren partez eskerrak eman nahi dizkiogu Guraso Elkarteari festa prestatzeko hartutako ardura eta lanagatik. Egun oso polita eta berezia izan zen guretzat eta izugarri disfrutatu genuen. Bihotzez mila esker parte hartu duzuen familia guztiei!
KANTUZ
1.- “IRULEGIKO ESKU” BULEGO – Irulegiko Esku
2.- “HITZETAN” IDOIA – Hitzetan
3. AKERRA IKUSI DEGU Akerra Ikusi Degu Akerra ikusi dugu
4.- AXURI BELTZA Axuri beltza Axuri beltza (Instrumental)
5.- TXORIA NINTZELA TXORIA NINTZELA bideoklipa – Pirritx, Porrotx eta Marimotots
6. UDAK JADA BADU 3txulo: Udak jada badu (Karaokea)
7. HARRESIZ KANPO HARRESIZ KANPO Patxi Larrainzar 2022
Aurtengo Patxi Larrainzar kantuz prestatzen hasi gara. Beti bezala, zuek ere etxean aukeratu ditugun abestiak entsaiatu ditzazkezue eta Ekainaren 16an auzoko plazetara gurekin batera abestera etorri zaitezkete. Aurrerago zehaztuko dizuegu egun horretarako plangintza. Hemen dituzue aste honetan Elkartruke bikoteekin egin ditugun entsaioen argazki batzuk.