Azkenean patioa margotzeko garaia iritsi da! Duela bi ikasturteko Berrikuntza Proiektua martxan jartzea lortu dugu! Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilak margoketa egiten asko disfrutatzen ari dira, eta patioa benetan alaiagoa izatea espero dugu!!
Piragua LH 6.maila
ARGA IBAIKO PARKEAREN BIZITZA EZAGUTZEN
Astearte, ostegun eta ostiralean, 3.mailako ikasleak Atarrabia ibaiko eremura joan ginen. Goizean zehar, Arga inguruko paisaia behatzen aritu ginen, ingurunea esploratuz. Gainera, bertan bizi diren biztanle ohikoenak ezagutu genituen eta baten-bat ikusi ere! Zuhaitz ezberdinak identifikatzeko aukera ere izan genuen. Amaitzeko, ikasitakorekin zenbait jolas egin genituen eta autobusa itxoin bitartean, parkean eta inguruan jolastu genuen. Beti ere, ingurua errespetatuz eta zainduz!