Gelako metalofono berria estrenatu dugu gaur goizean. Lehen aldia izan arren oso ongi jo dugu, talentu handiko gela baikara! Biziki gozatu dugu gure instrumentu berria.
HH 1.maila
LH 5 Pump-track
LH 3A gela Baratzean
Aurreko astean, martxoaren 2an, asteartea, 3. A taldeko ikasleak “Baratzapea” errotxapeako baratzera joan ginen Fatimarekin batera.
Han Jabierren laguntzaz, barazki eta loreak ikusi genituen, baita zomorroentzako hotela ere!
Oso ongi pasa genuen gure baratzetako elikagaien izenak eta koloreak ezagutzen. Gehien harritu gintuena han ikusitako Kaktus mota ezberdinak izan ziren.
HH 1A
Inauterietan gure pasabidean apaingarriak jarri genituen. Binaka eta hirunaka prestatu genituen eta bideo honetan nola egin genituen ikusteko aukera duzue.