Proiektu hau Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago.
Jardun ildoak:
- Adin ezberdinetako ikasleen arteko lan kooperatiboa eta harremanak.
- LH 3A-6A, LH 3B-6B eta LH 3C-6C.
- Euskararen erabilera eta sustapena.
- Hezkuntza artistikoa.
Proiektuaren deskripzioa:
“Patioa alaituz, elkartrukea indartu” proiektuan maila ezberdinetako ikasleak elkarlanean arituko dira. Aurreko hiru ikasturteetan elkartrukean egin den lan metodologiaz baliatuko gara aurtengo proiektu berria aurrera eramateko.
Proiektu honen bidez, patioaren eremu jakin batzuetan muralen margoketa egin nahi dugu. Ikasmaila ezberdinen artean eta modu sistematiko batean, emango den elkarlanean oinarrituko da.
Proiektu honen helburu nagusienak hauek dira:
- Euskara: hizkuntzaren erabilera sustatzea, gelatik kanpo ateratzeko aukera izanik, modu jostagarri batean eta eskolako beste ikasleen artean.
- Elkarbizitza: adin ezberdineko ikasleen artean harremanak lantzea.
- Patioari arte lanen bidez bizitasuna eta alaitasuna ematea.
- Ikasgelan landutakoa erakusteko eta praktikan jartzeko aukera izatea.