PATIOKO MUSIKA PROIEKTUA
Duela bost ikasturte Patioko Musika Proiektua martxan jarri genuela. Eskolara sartzeko eta ateratzeko momentuetan patioan entzuten den musikaren aukeraketa eta azterketan oinarritzen da. Antolaketa eta jarraipena Musika saioetan egiten dugu. Hasierako bi urteetan LHko 6.mailako ikasleek bakarrik parte hartzen zuten. Ondoren, Lehen hezkuntzako ikastalde guztiei zabaltzea erabaki genuen. Ikasturtero, musikaren aukeraketa gai nagusi baten inguruan egin behar dute: Euskal Musika, Musika Estiloak, Euskal Emakume musikariak,…
Aurten Haur Hezkuntzako ikasleek ere parte hartuko dute, haien lehen aldia denez, gai librea izango dute. Lehen Hezkuntzako taldeekin berriz Filmen Soinu Bandak landuko ditugu. Astero talde batek aukeratutako musika patioan entzungo dugu. Eta ikastetxeko web orrialdean honen inguruko informazio nagusiena eta aukeraketaren arrazoiak azalduko ditugu, gainontzeko ikasle eta familiek ere ikus dezaten.
Horrez gain, egun bereziak ospatu edo nabarmentzeko irakasleriak aukeratutako kanta bereziak jarriko ditugu ere.
HAUR HEZKUNTZAKO 3.A
Taldeak Pirritx, Porrotx eta Mari Motxotxen “AMALUR” kanta aukeratu dugu. Zergatik? Pasa den kurtsoan inauterietan jaialdirako abesti hau aukeratu genuen eta koreografia prestatu genuelako.Une hortan ere oso hunkigarria izan zelako. Abesti hau entzun eta dantzatzeko gogo ikaragarria izaten dugu, oso pozik jartzen garelako.
HAUR HEZKUNTZAKO 3.B
Taldeak Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen “AHOA BIZI, BELARRIAk PREST!” abestia aukeratu dugu. Zergatik? Oso gustoko dugulako aukeratu dugu. Letra eta erritmoa izugarri gustatzen zaizkigu. Aurreko ikasturtean Euskararen Egunerako ere landu genuen. Izenburua jarri genuen lelo gisa egindako pankartan.
HAUR HEZKUNTZAKO 3.C
Taldeak Baloreak taldeko “BALOREAK” kanta aukeratu dugu. Zergatik? Asko animatzen gaituelako aukeratu dugu abesti hau. Gehien gustatzen zaigun zatia zenbakiena (1, 2, 1-2-3-4) eta horren osteko “Uoooooo” da, abestiak dioen bezala, zati hau denok batera indartsu abesten dugu.
HAUR HEZKUNTZAKO 2.A
Taldeak Huntza taldearen “ALDAPAN GORA” abestia aukeratu dugu.
Zergatik? Patioan nahi dugu entzun gutxitan entzuten dugulako. Musika tresnak (danborra, trikitixa, gitarra eta bateria) jotzen dituztelako. Bideoan mendiak eta itsasoa ikusten direlako.
HAUR HEZKUNTZAKO 2.B
Taldeak Ene Kantak taldearen “ENTZUN ARREN SAN FERMIN” kanta aukeratu dugu. Zergatik? Amalur kanta ezin dugulako aukeratu. San Ferminetako kanta delako. San Ferminak gustatzen zaizkigu oso alaiak direlako, gainera San Ferminetan puxika asko daude
https://www.videomusicalis.com/en/component/melomania/video/21114-san-fermin?Itemid=
LEHEN HEZKUNTZAKO 6.A TALDEA
Gure gela sei taldetxoetan banatuta dago eta pertsona bakoitzak filme bateko kanta bat aukeratu du. Ondoren talde bakoitzak bere kanta zein izango den erabaki du. Hauek izan dira aukeratutakoak: Karibeko Piratak, The Greatest Showman, Up, Mr. Blue Sky, Eraztunen Jauna eta Azken Mohikanoa.
Ikasle guztien artean bozkatuena Karibeko Piratak izan da.
“He´s a Pirate” abestia aukeratu dugu. Erritmo biziko abestia izateaz gain, tentsioa mantentzea lortzen du eta filme horretako abenturetara eramaten gaituelako aukeratu dugu. Soinu banda honen egilea Hans Zimmer alemaniarra da. Filmea 2003an estrenatu zen.
LEHEN HEZKUNTZAKO 6.B TALDEA
Gure gelan sei taldetxoetan gaude. Talde bakoitzeko partaideek filme baten abestia aukeratu genuen. Ondoren, bozketa eginez, talde bakoitzean abesti bat atera zen. Hauek dira abestiak: Karibeko Piratak, Ghostbuster, Lehoi Erregea, Jurassic Park, Abestu eta Grease.
Azkeneko bozketa egin ondoren, Jurassic Park fimearen abestia irabazi zuen. Steven Spielberg zuzendutako filmea 1993an estrenatu zen eta John Williams konpositore estatu batuar ospetsuak egin zuen filme honetarako soinu banda.
EUSKARALDIA
LEHEN HEZKUNTZAKO 6.C TALDEA
The Greatest Showman filmearen “This Is Me” abestia aukeratu dugu. Pelikula musikala izanik, melodia eta letraren garrantzia ikusirik abestutako bertsioa aukeratu dugu patioan entzuteko. Melodia asko gustatu zaigu eta abestiak piskanaka hartzen duen indarra, melodiko,harmoniko eta erritmikoki ere azpimarratu nahi dugu. Abestiaren egileak Justin Paul eta Benj Pasek dira eta abeslaria Keala Setle da. Abestia 2017an kaleratu zen.
LEHEN HEZKUNTZAKO 5.A TALDEA
“Battle Cry” filmearen Victory abestia aukeratu dugu. Musikaren egilea Thomas Bergersen da eta Two Steps from Hell taldeak jo zuen. Musika oso epikoa da eta eskolara sartzeko aproposa dela iruditzen zaigu. Erritmo markatua ere gustokoa dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=hKRUPYrAQoE
LEHEN HEZKUNTZAKO 5.B TALDEA
Gure taldean STAR WARS filmearen soinu banda aukeratu dugu. George Lucas estatubatuar zuzendari eta ekoizleak sortutako zientzia-fikziozko film saga bat da. Musika John Williams konpositoreak egin zuen. Musikak oso ongi deskribatzen du pelikularen istorioa. Indar handia du eta gainera inspiratzen gaituelako ere aukeratu dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=54hoKbTWon4
LEHEN HEZKUNTZAKO 5.C TALDEA
Gure taldean ROCKY (1977) filmearen “Gonna Fly Now” abestia aukeratu dugu. BILL CONTI konpositore estatubatuarrak egin zuen. Bere erritmo markatuak energia ematen digu eta berpiztu egiten gaitu, horregatik aukeratu dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=ioE_O7Lm0I4&list=PLCD28E611BD8D2D2C
LEHEN HEZKUNTZAKO 4.A TALDEA
Gure taldeak “Zure Dragoia nola entrenatu” filmearen soinu banda aukeratu dugu patioan entzuteko, “This is Berk” abestia hain zuzen. Erresuma Batuko JOHN POWELL konpositoreak egin zuen.
https://www.youtube.com/watch?v=a4s0XKrP2uo&list=PL70911D2C579A8C31&index=1
LEHEN HEZKUNTZAKO 4.B TALDEA
Gure gelan “Harry Potter” filmearen musika aukeratu dugu. John Williamsek konposatutako musika da. Gehienoi pelikula asko gustatu zitzaigun eta musikak oso ongi adierazten du filmearen misterioa, abentura eta magia. Horregatik aukeratu dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=qsCZP3wdF4w
https://www.youtube.com/watch?v=oi007IrGQZI
ASTE HONETAN, EMAKUMEAREN EGUNA ALDARRIKATZEKO, KANTA HAUEK AUKERATU DITUGU PATIOAN ENTZUTEKO:
“Nire Gorputza da” Kantu Kolore, https://www.youtube.com/watch?v=alE3CYQoE7I
“Libre izan arte” Haur Hezkuntzako gure lankidea den Ainhoa Garaikoetxeakk egindako abestia.
https://www.youtube.com/watch?v=-4cvjkZPJr0
“Zer Izan” Huntza ft Mafalda & Tremenda Jauria
https://www.youtube.com/watch?v=xU0CCBjPjss
“Marimore” Pirritx,Porrotx eta Marimototx.
https://www.youtube.com/watch?v=TYKRYxe78U8&t=60s
“Larrosa Morea” Bolbora.
https://www.youtube.com/watch?v=mExiKTQ58to
LEHEN HEZKUNTZAKO 4.C TALDEA
Gure gelan “El Hobbit” filmearen soinu banda aukeratu dugu. Howard Shore (Kanada, 1946) konpositoreak egin zuen. “The Shire” da hain zuzen aukeratu dugun abestia. Alaitasuna eta lasaituasuna transmitzen digu musika honek eta bere erritmo aldaketekin ikusmira pizten zaigu.
https://www.youtube.com/watch?v=gKT3UifG4wM&t=37s
https://www.youtube.com/watch?v=-mHcnEmCZt0
LEHEN HEZKUNTZAKO 3.B
Gure gelan, filme baten musika aukeratzerakoan egin dugun bozketan, bi aldiz, bi abestien arteko enpatea eman da. Horregatik, aste honetan zehar bi musika ezberdin entzungo dira patioan. Batetik John Williamsek “Indiana Jones” filmerako 1981an konposatutako musika aukeratu dugu, pelikulako abenturak adierazteaz gain energia ematen digulako.
https://www.youtube.com/watch?v=_U519RdznMA
Bestetik, “El Bueno,El Feo Y El Malo” fimerako Ennio Morricone konpositore italiarrak 1966an egindako musika. Musika bitxia, misteriotsua eta oesteko pelikulen garaietara eramaten gaituelako aukeratu dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=enuOArEfqGo
LEHEN HEZKUNTZAKO 3.A TALDEA
Gure taldean “Adams Familia” filmearen soinu Banda aukeratu dugu. Erresuma Batuko Andrew Lippak konposatu zuen musika 2009 urtean. Guretzat muisika hau alaia, dibertigarria eta misteriotsua da, Adams familiaren istorioak bezalakoa.
https://www.youtube.com/watch?v=JKX1qxEV76w&list=PLohYzz4btpaSWqt9SqCSvTZXshH2Co-aT&index=6
LEHEN HEZKUNTZAKO 3.C TALDEA
Gure gelakideen artean soinu bandarik bozkatuena “Super Detective En Hollywood” filmearena izan da. 1984 urtean Harold Faltermeyer musikagile alemaniarrak egin zuen. Musika elektronikoan aintzindaria izan den konpositorea dugu. Musikaren hasierako melodia izugarri gustatzen zaigu eta orokorrean musika dantzagarria, erritmikoa eta musika tresna elektronikoak erabiltzeagatik aukeratu dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=V4kWpi2HnPU
LEHEN HEZKUNTZAKO 2.B TALDEA
Gure gelan “Raya eta azken dragoiaren” soinu banda aukeratu dugu. James Newton Howard estatubatuarrak konposatu berri du. Musikak oso ondo adierazten du filmearen abenturak, misterioa eta fantastasia.
https://www.youtube.com/watch?v=qGap9ybsYI4&list=PLDisKgcnAC4RVCBp_Yk8Dt7Cy55_OSy_r&index=19
LEHEN HEZKUNTZAKO 2.C TALDEA
Henry Mancini 1963 urtean “The Pink Panther Theme” abestia konposatu zuen “Pantera Arrosa” filmerako. Gure gelan aukeratu dugu musikak duen erritmo berezia asko gustatzen zaigulako. Melodia ere misteriotsua eta dibertigarria iruditzen zaigu ere.
https://www.youtube.com/watch?v=hVdlaXeXZOI
LEHEN HEZKUNTZAKO 2.A TALDEA
Gure gelan Ghost Busters filmearen soinu banda aukeratu dugu. Ray Parker Jr. estatubatuarrak konposatu zuen 1984an. Asko gustatzen zaigu bere melodia baita erritmoa ere.
https://www.youtube.com/watch?v=6-R0DV2z5DE
LEHEN HEZKUNTZAKO 1.B TALDEA
Gure gelan “La Vita è Bella” filmearen soinu banda aukeratu dugu. Nicola Piovani konpositore italiarrak egin zuen 1997 urtean. Musika alaia izateaz gain, lasaitasuna transmititzen digulako aukeratu dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=jV3im7nkIFs
LEHEN HEZKUNTZAKO 1.C TALDEA
” Karramarro Uhartea” 2000. urtean eginiko marrazki bizidunetako euskal filma da. Angel Illarramendi gipuzkoarra da soinu bandaren egilea eta aukeratu dugu oso alaia delako eta animatzen gaituelako. Gainera beste marrazki bizidunei gogorarazten dizkigu (Bob Esponja, Dora Esploratzailea, Pantera Arrosa,…)
https://www.youtube.com/watch?v=H7anXtq6a_E
LEHEN HEZKUNTZAKO 1.A TALDEA
2001.urtean “Amélie” filmea estrenatu zen. Bere soinu banda Yann Tiersen frantziarrak konposatu zuen. Melodia asko gustatzen zaigu eta musika honek lasaitasuna ematen digu eta erlaxatzen gaitu, horregatik aukeratu dugu.
https://www.youtube.com/watch?v=7byRTM5var4
https://www.youtube.com/watch?v=3QWaNV4EWb8
LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleek, ikasturte honetan zehar talde ezberdinek aukeratu duten Soinu Banden konpositore guztiak ikusi ondoren galdera bat bururatu zaie: Ez al daude Soinu Bandak konposatzen dituzten emakumerik? Berehala pentsatu dute erantzuna baiezkoa dela baina ez ditugula emakume hauen musika lanak ezagutzen. Lanean jarri dira eta Nafarroan bertan ditugun bi adibideekin hasiko gara.VANESSA GARDE (Villafranca, 1984), zinema, telebista eta ikusentzunezkoen konpositorea izateaz gain orkestra zuzendari eta programatzailea da ere. bere lanen artean filme hauen Soinu Bandak azpimarratu nahi ditugu:
“Un Mundo Normal”
“Si Yo Fuera Rico”
“La Boda De Rosa”