Emakumearen egunaren harira Izar eta Ugatzen ipuina lantzen egon gara azken egunotan. Ipuinaren bukaeran Izarrek eta Ugatzek arroxa eta urdin koloreak nahasten dituzte, morea sortuz eta baliokidetasunean bizitzen hasten dira. Gu ere baliokidetasunean bizi eta hezi nahi dugunez, arroxa eta urdina nahasiz morea lortu eta mural bat egin dugu.
Utzi erantzuna