Ostiralean arratsaldeko 19:30etan Sanduzelaiko Civivoxean “22ra BAEITZ! erronkaren bideoa proiektatu zen protagonista guztien berotasunarekin.
Bideoan erronka prestatzeko egindako lan ikaragarria, Ezkabara igoerak erreleboka, material bilketa, elkarrizketak etab agertu ziren. Aurreko urteko 6.mailako ikasle, irakasle eta familiak bideoaz disfrutatzeko aukera izan zuten.
ZORIONAK ekimen eta erronka hunkigarri honetan parte hartutako ikasle, irakasle eta familiei!
Aupa “22ra BAIETZ!”
Hementxe erronkaren bideoa ikusgai duzue:
Utzi erantzuna