Martxoaren 29an eta 30ean Haur Hezkuntza 3. mailako ikasleak Astitzen izan ginen. Larraungo herri txiki euskaldun honetan naturaz gozatzeko aukera izan genuen. Mendukiloko kobazuloa bisitatu genuen, eta bertan, besteak beste, saguzarrak ikusi genituen. Jarduera dibertigarriz betetako eguna izan zen eta bukatzeko diskotekan dantza gustura egin genuen Biharamunean eguraldi ederra lagun izanik, inguruko zelai eta basoetan barrena ibili ginen. Primeran pasatzeaz gain gauza asko ikasi genituen.
Utzi erantzuna