Astelehenean gure bikotekideekin egon ginen. Inauterietan sorginez mozorrotuko gara eta erratzak egiten lagundu ziguten. Bukatu ondoren, txokoetara jolastera joan ginen. Primeran pasa genuen! Eskerrik asko bikoteak!
AGATE DEUNA
Ohiturari jarraituz, eskolako 4. mailako neska mutilak gure auzoko hainbat lekuetan Agate Deunako kantak abesten aritu dira. 12:30etan eskolako aterpera atera gara Agate Deunako kantak abestera. Musika saio berezi hau aunitz disfrutatu dugu!